Urtero bezala, Sagastitik Kupelera egitasmoa jarri du martxan Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak. Irungo Olak, Aiako Satxotak, Hernaniko Iparragirrek, Azpeitiako Añotak eta Zeraingo Otatza eta Oihartek beren ekintzak burutu ondoren, Astigarragako Petritegiren txanda iritsi da asteburu honetan. Bihar egingo dituzte ate irekiak, eta bertan, esklusiba moduan, XV. mendeko dolarea jarriko dute martxan.
Bazkaria, ere bai
Sagarrak bildu, sagardoak dastatu, muztioa egin... denetarik egiteko aukera izango da bihar, 11:00etatik 13:30etara, eta ondoren, bazkaltzeko aukera ere izango da. Arratsaldez, haurrentzako tailerrak eta karaokea izango dira, 15:30etatik aurrera. Informazio gehiago: 943 45 71 88.