Musikazaleek plan berezia daukate gaur Astigarragan, Demode Quartet laukoteak berriro ere bisitatuko baitu herria. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, kultur etxean entzun ahal izango dira euskal laukotearen doinuak, beti bezala, umorez josiak.
Sarrerak kultur etxean bertan eskuratu daitezke, baita internet bidez ere: www.astigarraga.eus web orrian ere.
Hiru disken abestiak, zuzenean
Azkeneko urteetan Mikel, Iker, Joli eta David laukoteak argitaratutako hiru disken abestiak entzun ahal izango dira bertan: Epa!, Demode Quartet eta Fun&Serious.