Bastidan, gaur; etxean, azaroaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 28a, 02:00

Pasa da aurreneko fasea, eta gaur emango zaio hasiera Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarrenari, alegia, finalaurrekoei. Eta aurreneko zita ho­netan, bertan izango da Agin Laburu astigartarra. Arabako Bastida herrian izango da, udal kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik au­rrera.

Beste bost bertsolari
Baina Laburu ez da Bas­tidako oholtza gainera igo­ko den bertsolari bakarra, bes­te bost ere izango dira. Ho­rietako batzuk, Laburu be­ra bezala, finalaurdenetatik pasa direnak: Jon Mar­tin, Jone Uria eta Nahikari Gabilondo, hain zuzen. Igor Elortza eta Sustrai Colinak, ordea, zuzenean eskuratu dute finalaurrekoetarako txar­­tela, duela bi urteko fi­na­lean aritu izanagatik. 

Bost zati
Hain zuzen, bost proba egin behar izango dituzte bertsolariek: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko haun­dian; binaka, gaia emanda, hi­runa bertso zor­tziko txiki­an; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean; eta azkenik, kar­­tzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Azaroaren 10ean, Zipotzan
Saiotik saiora ibiliko datozen egu­netan Agin Laburu, izan ere, azaroaren 10ean, ostiralez, saio berezia izango dute berak eta Unai Agirre hernaniarrak Zipotza elkartean. 
Bertso-afari moduan antolatu dute saioa; iluntzeko 20:30etan emango diote hasiera planari. Joan nahi duenarentzat, dagoeneko salgai dau­de txartelak, 20 euroan; afaria prezioaren barruan dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!