Pintxo eta puzgarri, Arima bihurriaren iratzargarri

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 27a, 02:00

Arratsaldeko 17:00etan hasi, eta bihar gauerdira arte festa izango da nagusi Txantxillako auzoan. Gaur, 17:00etatik 18:30etara puzgarriak izango dira, eta 18:00etan pintxo-poterako au­ke­ra jarriko da Jai Batzor­dearen barran eta Txan­txilla ka­fetegian. Horrek guz­ti­ak se­guru esnarazi egingo duela Ari­ma bihurria, eta 20:00etan, haren eto­rre­ra­re­kin batera ha­siko dira jaiak. 
Bihar, be­rriz, egun osoa har­tuko du festak, 10:00etan txis­tulariak dianarekin abia­tzen direnetik. Besteak beste Txan­txilla-Santa Barbara-Txan­txilla krossa egingo da. Ize­nematea: www.herrikrosa.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!