Urtero bezala, pasa den urriaren 8an Argazki Rallya antolatu zuen FotoForum Hernani taldeak. Aurtengoan 50 partehartzailetik gora izan dira, eta sari banaketa gaur arratsaldeko 19:00etan egingo da, Biteri Kultur Etxean.
Ordura arteko aukera izango da, beraz, norberak egindako argazkien aukeraketarekin osatutako erakusketa ikusteko; Biterin bertan, sartu eta ezkerraldean dagoen pasilloan, gaur arratsaldeko 19:00ak arte.
Sariak banatu ostean, sariak eta erakusketako argazkiak jaso ahal izango dituzte egileek.