«Oraindik ez dugu plakarik ikusi»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 27a, 02:00

Oposizioko talde bakarra izan zen Orain Hernani! udaleko aurrekontuak bermatzen, behin horiek onartu ostean. Eta dagoeneko 11 hilabete pasa diren arren, proposamen ho­rien berririk ez dutela salatu dute.
Udal gobernuak onartutako Hernanik dituen balore kulturalak bultzatzean datzan zuzenketa, baina, oso gogoan dauka Orain Hernani!k. Besteak beste, ondorengo hau barne hartzen du ekarpen horrek: eraikuntzen katalogoa eta jakinmin handia duten interes kulturaleko puntuak handitzea, eta azken horiek plano batean markatu eta balore kulturalaren zergatia paneletan jartzea. Bada, Orain Hernani!k salatu duenez, «oraindik ez da herrian plakarik ikusi... tira, ba...».
Bestalde, Erabaki Hernanik bozkatzeko dituen proposamenen artean beste ondorengo hau ikusi dutela gaineratu dute: kaxkoko monumentu historikoetan plaka informatiboak jartzeko proposamena. Hori horrela, «udal gobernuak onartua daukan proposamenaren berdina den beste proposamen bat Erabaki Her­naniren baitan egotea ulertezina» dela diote. Hortaz, hauxe gaineratu du Orain Hernani!k: «proposamenak aurrera egiten badu, nondik aterako da dirua? Udal aurrekontuetatik, ala partehartze aurrekontuetatik? Tira, ba...».

«Proposamenak aurrera egiten badu, nondik aterako da ditua?»

Modu berean, beste gai batzuekiko kezka ere azaleratu nahi dute: udal kiroldegiko gimnasioko makinen berrikuntza, mikrokredituen gaia edota plenoetarako aldibereko itzulpen erreproduzitzailearena.
Proposamenen bat behin­tzat martxan jar dadin nahi du Orain Hernani!k, eta proiektu horietara guztietara bideratutako dirua ez dadila galdu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!