Murrizketen kontra Donostiara, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 27a, 02:00

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du Hernaniko Hezkuntza Plataformak. Bihar izango da, 17:00etan hasita, Donostiako Hezkuntza Lurralde ordezkaritzaren aurrean., «Hezkuntza Sailak ezarri dituen murrizketak eta hezkuntza politika salatzeko».
Manifestazioaz gain, aurpegi-margoketa, musika, photocall eta zunba saioa ere izango direla jakinarazi dute, eta «kalitatezko hezkuntza publiko baten alde borrokatzeko guztion indarra behar» dela azpimarratu dute. 
Besteak beste, salatu dituzte geletako ratio igoera, baldintza prekarioak, ordezkapenen jaitsiera edota baliabide eskasak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!