10 aparkaleku gehiago, Montevideon

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 27a, 02:00

Udaberrian bukatu zen aparkalekuen azterketaren analisia, eta horren bueltan, Montevideoko kalearen egoera aztertu zen. Bertan, aparkaleku gehiago sortzea lortu da.
Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, Sagastial­de­tik sarrera daukan kalearen ezker aldean 14 aparkaleku izan dira orain arte, ilaran. «Udaltzain­goa­ren txostenen arabera, lineatik bateriara pasa eta 14 horietatik 24 aparkaleku izateko aukera onartu eta gauzatu da. Gainera, azken aparkalekua motoentzats izatea ere egoki ikusi da». Lanak bukatu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!