«Errepublika konfederatuaren aldeko ideia oso errotuta dago Katalunian»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 27a, 02:00

Kataluniaren subiranotasu­na­ren aldeko ezekerreko al­der­­dien batasu­na­ren on­dorio da AExRC, Asociación Acuerdo de Esquerra por la República Catalana. 2015ean sortu zen, «Erre­publika Katalnuiarraren al­deko prozesu eratzailean era­giteko, lan egiteko», Fran­cesc Matas, elkarteko lehen­da­kariordearen hitzetan. Eta lanean segitzen dute: «Argi daukagu akordio batean ez­kerrekoek baino askoz ere jen­de gehiago bildu behar dugula; baita eskubikoek ere».
Gure Esku Dagok anto­la­tuta, gaur 18:30etan hitzaldia emango du Biterin: Errep­u­bli­ka Sozialaren aldeko Iraultza Kataluniarra. Azken orduko berriek izandako eraginari bu­ruz, eta bereziki, atzo bertan gertatutakoari buruz ariko da, Puigdemontek Parlamen­tu­a­ren esku utzi eta gero 155. artikulua ezartzearen ondo­ri­oen aurrean zer egin eraba­kitzea,  iragarrita zegoen be­zala. 

«Diziplina haundia dago»
Matasek dio «fokoetatik kan­po» aritu izan direla lanean, erre­publikaren aldeko ideiaren garapenean. «Asko lagundu dugu ideia horren gara­pe­nean. Politikoa izan da gure lana, bitartekariarena egitea. Beha­ssrrezkoak ziren harre­ma­nak sortzen lagundu dugu. Errepublikaren ideiak inde­pen­dentziarenak baino jende gehiago ordezkatzen du, eta adostutako konponbideen al­de­koek ere gustuko dute. Erre­publika konfederatuaren al­de­ko ideia oso errotuta dago Katalunian».
Gauzak horrela, pozik ager­tu da kataluniar herriak erre­fe­rendumaren aurrean izan­da­ko jarrerarekin. «Herriaren indarra ikaragarria izan da. Diziplina haundia dago; iraul­tza kataluniarraren alde pa­zi­fis­tarena. Amorrua, haserrea, harridura ere bizi ditugu, bai­na ausardia haundia dago».

«Herriarengan konfiantza izan behar da, eta borrokatu»
Atzoko erabakien berri jakin aurretik, Matasek Kronikari aitortu dio «155. artikuluak alarma sortu» duela, eta «ha­se­rrea». Hala ere, gertatu dai­tekee­na­ren aurrean, irmoki defen­da­tzen du «herriarengan kon­­fian­tza izan eta borro­ka­tu» egin behar dela. «Bi­kain­tasuna bi alderdi uztartzean datza: askatasun demokra­ti­koen defentsarako boron­datea, eta aurrera egiteko dagoen erasorako beharra». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!