Kable baten txispazoak eragin zuen sua, Ergobiako etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Ustekabeko istripua izan zen asteartean Ergobiako etxe ba­te­an izan zen sutea, ikertzaileek argitu dutenez. Kable batek txispazoa jo zuen, eta horrek eragin zuen sua.
Astearte arratsaldean izan zen hori, eta Ergobiako bizilagunek aurrena, eta suhiltzaileek ondoren, lortu zuten sua itzaltzea. Asteazken eguerdian, ordea, berriro piztu zen, logelako paretaren ba­rru­an ezkutuan geratzen zen biga batean. Berriro joan ziren su­hil­tzai­leak, eta guztiz itzali zuten.
Edozein kasutan, badaezpada ere, asteazkeneko gaua etxetik kanpo pasatzeko eskatu zieten bertako bizilagunei, eta ostegunean eman zieten baimena, etxera bueltatzeko.
Guztiei ez, ordea. Sua piztu zen etxea, 1go pisuko B etxea hain justu, guztiz kixkalita geratu da; eta horren gainekoa ere, oso kaltetuta dago. Beraz, bi horietako bizilagunek ezingo dute etxera bueltatu, konpondu bitartean.
Gainerakoetan, dagoeneko bueltatu daitezkeen arren, garbiketa lanak egin beharko dituzte aurrena, eta suteak eragindako kalteak konpondu.
Etxearen estrukturari dago­kionez, berriz, azaldu dute ez duela kalte haundirik izan; baina bi pisu kaltetuenen arteko sabaian, biga berri pare bat jarri beharko dituztela, estruktura sendotzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!