Molotoff irratiak antolatuta, Hip Hop Eguna ospatu zuten larunbatean, Atsegindegin. Eguerditik jarri zuten musika DJek, eta kolorea graffiteroek. Break Dance tailerra ere izan zen arratsaldean, graffitien erakusketarekin batera; eta kontzertuak gauean, festa borobiltzeko Nizuri Tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai, eta Parasitos XXLrekin.