FotoForum Hernani taldeak Argazki Rallya antolatu zuen, urtero bezala, pasa den urriaren 8an. Aurtengoan 50 partehartzailetik gora izan ziren, eta norberak egindako argazkien aukeraketarekin osatutako erakusketa Biterin ikusi daiteke, sartu eta ezkerraldean dagoen pasilloan.
Bihar arte egongo da ikusgai, 19:00etan egingo den sari-banaketara arte. Sariak eta erakusketako argazkiak jaso ahal izango dituzte egileek.