Bigarrenez, Barraskilo Operazioa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Maugimenduak. Gaur 18:00etan Decathlonen elkartzeko deia egin du, eta Lasarte, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatuko ditu. Honekin, «erraustegiaren obren berehalako lan uztea eta hondakinen gaiari irtenbide merkeago eta justuago bat emateko borondate politikoa» eskatu nahi dute.