Taberna kudeatzeko lehiaketa, irekita

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 26a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeko tabernaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa martxan jarri zuen Udalak, eta aurkeztu diren proposamenek eskatzen diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenez, plegu berarekin lehiaketa ireki da berriro. Beraz, parte hartzeko interesa duenak zerbitzu sozialei idatziz jakinarazi behar dio, ondoren negoziazio prozesu bat hasteko. Harremanetarako: Sandiusterri kalea 1 / 943 55 78 54/ zerbitzusozialak@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!