Azaroko Autodefentsa Feminista tailerrean izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 26a, 02:00

Datorren hilerako hainbat ekintza prestatu dituzte Gaz­telekuan. Besteak beste, autodefentsa tailerra, txuri-urdinera irteera, zine saioa...

Izenemateak, autodefentsa eta txuri-urdinerako
Antolatu dituzten ekintzen ar­tean bat, Autodefentsa Fe­mi­nista tailerra izango da; DBH4 eta batxilergo mailetako neskentzat. Azaroaren 17an eman­go da, 17:00etatik 20:00e­­­ta­ra Plaza Feministan. De­bal­de izango da, baina izena eman behar da Gaztelekuan, azaroaren 2tik 10era edo telefonoz: 943 33 32 12.
Bestalde, azaroaren 4 eta 18an txuri-urdin izotz jauregira irteera egingo da, eta horretarako ere izena eman beharko da aurretik.
Gainontzean, Gaztelekura joan besterik ez da egin behar, hainbat ekintzarekin gozatzeko; azaroaren 9an, Emojis­torioak euskara jolasa, 12an zinea, 21etik 26ra Emaiozu buelta indarkeriari astea, eta 26an wii txapelketa.


Asteburuetarako langile bila
Bestalde, Gaztelekuak jakinarazi du asteburuetarako langileen lan poltsa osatu nahi duela; larunbat eta igandetan lan egiteko.
Eskatzen diren ezaugarriak dira, Ega edo baliokidea eta Magisteritzan edo Gizarte Hezkuntzan edo Langintzan diplomatura edo gradua edukitzea. Curriculumak azaroaren 17ra arte aurkeztu daitezke asteartetik ostegunera, arratsaldez, edo hernanikogaztetxokoa@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!