Gurean izango da gaur. Hau da, Linda Dillon Irlandako Iparraldeko parlamentariak (Sinn Fein) hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri Kultur Etxean.
Bizikidetza marko lokaletik abiatuta, Irlandako esperientzia agertzen saiatuko da, eta hitzaldia euskerara eta gaztelaniara itzuliko da.
Errepublikazale amorratua, orain dela 20 urtetik
16 urte besterik ez zituenetik datorkio Linda Dilloni errepublikaren aldeko sentimendu hori. Garai hartan, bere jaio-terria den South Armaghen bizi zen oraindik, eta orduantxe egin zuen bat lehenengoz Sinn Fein Ipar-Irlandako alderdiarekin.