Hernaniko narrasti eta anfibioak ezagutzeko gida-liburuaren aurkezpena egingo dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 26a, 02:00

Primizian, eta Ereñotzuko Udazken Kulturalaren baitan, Hernaniko eta inguruetako an­fi­bioak eta narrastiak gida-liburua aurkeztuko dute Iñaki Sanz Azkuek eta Egoitz Al­kor­tak gaur arratsaldeko 19:00e­tan Auzo Udaleko are­toan. 2007an hasitako lanaren emaitzak aurkeztuko dituzte.

Dagoeneko Kronikan salgai
Bikote hernaniarrak gaur arratsaldean aurkeztuko duen Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak gida-liburua salgai dago dagoeneko Kronikan. Interesa duenak, beraz, pasa dadila Kronikako egoitzatik (Larramendi kalea, 11). Aleak edonoren eskura daude, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!