Aurreko ostiralean, urriaren 13an, inauguratu zuten Goizuetako gasolindegia, modu ofizialean, nahiz eta aurreko egunetan ere martxan zegoen dagoeneko. Irailaren azkeneko egunean eman zituen aurreneko erregai litroak, baina zenbait arazo tekniko tarteko, bi egunez itxita egon zen. Baina martxan da berriro, eta baita ofizialki inauguratuta ere!