Azken eguna, zozketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Galarreta frontoiko parkinean jarri du postua Nabarrekok, eta bertan salgai dauzkaten piperrak zozketatuko ditu Kronikak bazkide eta irakurleen artean. Parte hartzeko aukera gaur amaituko da, zozketa iluntzeko 20:00etan egingo baita. Horretarako, gogoratu goiko txartela moztu eta ekarri edota webgunean iruzkina egin behar dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!