‘Screen Man’, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Biteriko larunbateko umeentzako Screen Man antzerki obraren bi saioak (11:00etakoa eta 12:15etakoa) bertan behera utzi behar izan dituzte. Valentziako konpainiak jakinarazi duenez, aktoreetako bat gaixo dago eta, horrenbestez, ezingo dute oraingo honetan saiorik egin. Bestalde, Udalarekin beste data bat adostuko dutela gaineratu dute. Sarrerak erosi dituztenei dirua itzuliko zaie Biterin bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!