Larunbatean hasiko dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak, eta aurreneko zita honetan lehiatuko da Agin Laburu astigartarra. Bastidan izango da, udal kiroldegian, 17:00etan hasita. Bertan izango da Laburu, beste bost bertsolarirekin: Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Martin, Jone Uria eta Nahikari Gabilondo. Elortza eta Colinak aurreneko saioa izango dute.