ikasturte berriarekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarriko du berriro martxan AEK euskaltegiak, eta aurtengo asmoak aurkezteko, aurkezpenak egiten ari dira egunotan.
Atzo egin zuten aurreneko aurkezpen ofiziala, eta bihar izango da bigarrena, arratsaldeko 18:30etan, AEKren lokalean (Nabarra Oñatz kalean). Aurtengo antolaketa, helburuak, onurak... azaltzeaz gain, izena emateko aukera ere izango da.