Lehia berdindua, puntu bana lortua

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Puntu baliotsua eskuratu zu­ten Mundarroko mutilek la­run­­batean etxean, Urnietaren kontra. Oso partidu berdindua­ren ostean, 2-2 bukatzea lortu zuten, Mundarrokoen ustetan «zelaian ikusitakoaren arabe­ra, berdinketa justua».

Partiduaren bila, aurrelariak
Hasiera hasieratik aurrelariek izan zuten giltza; beraien joko­etan ikusi zen partiduaren bila atera zirela, erritmo altua ja­rriz, gainera. Dena den, kontrol gutxiko partidua izatera era­man zuen horrek, eta hori, etxekoek baliatu zuten, aban­taila txikia lortzeko. Atsedenal­dirako, ordea, urnietarrek pa­re­katu zitzaizkien.
Bide berdinarekin jarraitu zuen lehiak bigarren zatian; ez batak, ez besteak, partiduaren kontrola lortu ezinik.

Animoak, Urnietara
Ezbehar bat ere izan zen, an­bu­lantzian eraman behar izan zu­ten Urnietako jokalari bat, eta berari animoak bidali diz­kiote: «espero dugu segituan ber­degunean ikustea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!