Astigarragan berriro ere, Demodé Quartet laukotea

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Aurrekoetan izandako arra­kas­ta ikusita, Astigarraga bisi­tatuko du, beste behin, Demodé Quartet laukoteak. Larun­ba­tean eskainiko dute kontzertua kultur etxean, iluntzeko 20:00­e­tan hasita. Dagoeneko salgai daude sarrerak, kultur etxean bertan, 6 euroan.

Hiru disken aurkezpena
Larunbateko emanaldia, De­mo­de kontzertuan deritzona izan­go da. Bertan, Mikel, Iker, Joli eta Davidek plazaratuta dituzten hiru disken abestiak eskainiko dituzte: FUN&SE­RIOUS, Demode Quartet, eta Epa!. Azken honetako kantak aurreneko aldiz entzun ahal izango dira Astigarragan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!