Mendaurrera joateko, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Familian egiteko moduko pla­na antolatu du Mundarro Ki­rol Elkarteak iganderako. Men­­­daur mendira egingo dute goiz pasa gazte nahiz helduek, eta horretarako, goizeko 08:30etan abiatuko dira Joseba Baran­dia­ran plazatik.
Izenematea gaur arte, Kiroldegian
Parte hartu ahal izateko, ezin­bestekoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, hi­ru egun jarri zituen kirol el­karteak, eta gaurkoa izango da azkenekoa. Kiroldegiko harre­ran edo, emailez, kirol­degia­@astigarraga.eus helbidearen bidez egin daiteke.
Egunotan izena ematen du­tenen arabera erabakiko da kotxe partikularren bidez edo autobusez bertaratuko diren irteerako puntura.

Ibilbideak, bi atal
Aurtitzetik (156 metro) abia­tuta, bi ataletan burutuko dute ibilbidea. Ume txikiak dituzte­nen­tzat Iturendik urtegiraino egitea gomendatu dute; beste­ek, urtegitik mendi gailurrera segituko dute, bi orduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!