Hiru astigartar, Donostialdeko odol emaileen omenduen artean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Igandean egin zuten urtero­ko bazkaria Donostialdeako  Odol Emaileen elkarteak, eta bertan omendu zituzten zo­nal­­dean estrakzio gehien egin di­tuzten herritarrak. Tartean izan ziren hiru astigartar, bertan diplo­ma eta bereizgarria jaso zi­tuztenak: Su­sana Aurkia Gara­yal­de, 40 es­trakzio egitea­gatik; eta Fran Ri­vero Beristain eta Alfredo Ruiz Fernandez, 50 estrakzio baino gehiago egin izanagatik.   

Beste zita bat, etzi
Astigartarrek, gainera, beren hon­dar-alea jartzen jarraitze­ko beste aukera bat izango du­te etzi, ostiralean. Astiga­rra­ga­­ko Odol Emaileen taldeak dei­tuta, 18:30etatik 20:00ak ar­te izango da odola emateko au­kera, anbulategian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!