Urtero bezala, Gabonetako loteria jarri du salgai Goiz Eguzki jubilatu etxeak. Asteazken eta ostiraletan salduko da elkartean bertan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, eta partizipazioko 10 euro ordaindu beharko dira. Urteko kuota ordaindua izatea ezinbestekoa izango da.