Hernaniko narrasti eta anfibioak ezagutzeko gida-liburua aurkeztuko dute, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 24a, 02:00

Primizian, eta Ereñotzuko Udazken Kulturalaren baitan, Hernaniko eta inguruetako an­fi­bioak eta narrastiak gida-liburua aurkeztuko dute Iñaki Sanz Azkuek eta Egoitz Al­kor­tak ostegun honetan, 19:00e­tan Auzo Udaleko are­toan. 2007an hasitako lanaren emaitzak aurkeztuko dituzte.

Azaroaren 26a arte, ekitaldi gehiago
Beste hainbat ekitaldiz goza­tzeko aukera geratzen da oraindik, eta horietan parte hartzeko 943 55 10 00 tele­fonora deitu behar da: aste­lehenetan goiz edota arra­tsaldez eta asteartetik osti­ralera goizez.
Larunbatean, esaerako, egunp­asa egingo da Legazpiko Mirandaola Burdi­no­lara, eta Zerainen bazkalduko da. Era berean, izenematea irekita dago adinekoen irteerarako edo herri afarirako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!