Behobiara autobusean joateko, izena

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 24a, 02:00

Azaroaren 12an egingo da Behobia-Donostia lasterketaren 53garren edizioa, eta Hernaniko Atletismoa klubak, urtero bezala, irteera puntura joateko autobusa jarriko du. Bertan tokia nahi duenak, izena eman behar du asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara atletismo pistan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!