Urtero bezala, Portu Eguna antolatu zuten larunbatean Portu auzoan: jolasak, patata tortilla txapelketa, auzo bazkaria eta erromeria izan ziren. Eguraldiak hasieran askorik lagundu ez bazuen ere, musika alaia jarri zioten denek elkartuta egunari, kantuan nahiz dantzan.