Gipuzkoako txapelketako finalak zituzten jokatzekoak Hernaniko palistek, asteburuan. Aurreneko mailan, Miren Goikoetxeak eta Garazi Eizmendik azpitxapeldun egin zuten, finala galduta, eta bigarren mailan ere berdin, Alaitz Tejedor eta Ixone Irigoienek. Bestalde, MPBko finalerdiak ere galdu egin dituzte, Irazustabarrenak batetik, eta Goikoetxeak bestetik.