Txakurrentzako iturria prest izango da hemendik aurrera, Iturmendi parkean.
Horrela erabaki zuten hernaniarrek, Hernani Erabaki parte-hartze prozesuaren azken edizioan, eta dagoeneko, Udalak Iturmendi parkean jarri du iturria; hain zuzen, txakur-gunean. Hau jartzeko, gutxi-gorabehera 5.000 euroko partida erabili da.
Hernanin iturri bat txakurrentzako egokitzen den aurreneko aldia da hau. Hala ere, iturria ez da txakurrentzako bakarrik. Izan ere, pertsonek ere erabili dezakete.