Gune batzuetako argiztapena berritu da

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 23a, 02:00

KALE argiztapenaren eragin­kortasun energetikoa hobetzeko plangintzaren barruan, Herna­niko Udalak Gartzia Goldaraz eta Sagastialde gune batzuetako argiztapena berritu du.
Hernani Erabakiren parte-hartze prozesuan herritarrek hala erabakita, Gartzia Goldaraz parkeko (txakurrak aske ibil­tzeko gunea) eta ondoan dagoen haur parkeko argiteria berritu dituzte udal langileek. Lehengo argi laranjak ordezkatu dituzte led teknologiako luminaria zuriek. Guztira, 14 puntu jarri dituzte. Argi zuriak, hobeto argiztatzeaz gain, uniformitatea ere lortzen da, baita %75eko aurrezpen energetikoa ere.
Argiztapen sistema horren eraginkortasun energetikoa A mailakoa da. Obraren kostea 8.875,06 eurokoa izan da.
Sagastialdeko espazioaren argiztapena ere berritu da. Horretarako, argi-sarea luzatu behar izan dute.

Proposamenen aurkezpena
Hernani Erabaki egitasmoak proposamenak aurkeztuko ditu, 19:00etan, Zikuñagan bihar, Karabelen asteazkenean, Portun ostegunean eta ostiralean La­tsunbe Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!