Hiru garaipen jarraian lortuta, laugarrena ere nahi zuten Hernaniko neskek, atzo. Baina gehiago izan zen Oiartzun, eta hiru puntuak eraman zituen Zubipetik (1-4). Partidua ordu laurdenez egon zen etenda bigarren zatian, jokalari txuri-berde batek sabel aldean baloi kolpe gogor bat jaso, eta anbulantziak eraman behar izan zuelako.