Irakurleen artean, piperrak zozketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 23a, 02:00

Galarreta frontoiko parkinean jarri du postua Nabarrekok (info@nabarreko.eus/656 434 660), eta bertan salgai dauzkaten piperrak zozketatuko ditu Kronikak bere irakurle eta bazkideen artean. Denera lau pakete banatuko dira: horietako bat bazkideen artean eta beste hirurak, irakurleen artean. Parte hartzeko, albiste honetan bertan jarri beharko da iruzkina. Zozketa asteazkenean izango da, iluntzeko 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!