Hernaniko Molotoff Irratiak Hip Hop Eguna antolatu du larunbaterako. Goizean DJ saioa izango da; arratsaldean, berriz, graffiti erakusketa eta break dance tailerra. Eguna zenbait kontzertuk borobilduko dute. Euria egingo balu, hori guztia Atsegindegin egingo da.