Hernanik ez du Gernikaren defentsa gogorra apurtu

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 23a, 02:00

Hernanik ezin izan zuen Gernikaren defentsa apurtu eta 11-16 galdu zuen, Lan­da­ren, partidu lehiatu baten os­tean. Emaitza horrekin pun­­tu bat, bonus defentsiboa, eskuratu dute Polidorik entrena­tzen duen taldeak eta zapi ditu orain. Sailkapenean ha­mar­garren postuan jarraitzen du, lehendabiziko bost partiduetatik lau etxean jokatu ondoren.
Hernani eta Gernikaren arteko derbia benetan lehiatua izan zen, puntu gutxikoa eta erasoko jokoak behin eta berriz egiten zuen talka bi taldeen defentsen aurreran. Ho­rretan finago aritu zen kan­poko taldea eta hor egon zen partiduaren gakoetako bat.
Her­nani aurreratu zen behin eta berriz markagailuan; 3-0, 6-3 eta 11-10, baina bigarren zatiaren erdialdera ba­surdeak 11-13 jarri ziren au­rre­tik eta hamar minuturen faltan azken 11-16koa jarri zu­ten markagailuan. Hernani saia­tu zen, azken minutuetan, gutxienik berdineketa eman­go zion entsegua lor­tzen, baina ez zen posible izan. Alderantziz, bizkaitarrek azken jokaldian kolpea eduki zuten beraien alde eta Her­naniri puntua kentzeko aukera eduki zuten. Zorionez, her­nanirentzat, beraien ostika­tzaileak hust egin zuen eta azken emaitza 11-16 geratu zen. Esan beharra dago Gernikak ia partidu osoa, 20garren minututik, bat gu­txiagorekin aritu zela eta hala ere ezin hobeto defendatu zituen aurkariaren erasoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!