Asteburura begira daude dagoeneko Txantxillako auzotarrak. Eta ez da gutxiagorako; izan ere, ostiral arratsaldean hasi eta larunbat gauerdira bitarte auzoko jaiak ospatuko dituzte.
Jaien hasiera 20:00etan izango da ostiralean, Arima bihurriaren igoerarekin, eta larunbata adin guztietako herritarrentzako ekitaldiz josita egongo da, goizeko 10:00etatik festen amaiera arte.
Horien artean, Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla Krosaren bosgarren edizioa egingo da, eta izenematea irekita dago: www.herrikrosa.eus.
Mus txapelketa, igandean
Bestalde, Txantxilla kafetegian mus txapelketa ere antolatu da igande arratsaldeko 16:00etarako. Izen-ematea: larunbata, 22:00ak arte.
EGITRAUA
Urriak 27, ostirala
17:00-18:30 Puzgarriak Txantxillako plazan.
18:00 Pintxo-potea Jai Batzordearen barran eta Txantxilla kafetegian.
20:00 Jaien hasiera: Arima bihurriaren igoera.
Urriak 28, larunbata
10:00 Diana Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10: 15 Haurren krossa.
10:30 Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla V. Krossa (ermitaraino).
10:45 Haur jolasak.
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak.
12:30 Txupinazoa eta omenaldia Jeannette Juan Dominguezi. Ondoren, bertsolariak.
14:30 Bazkaria: paella jatea.
17:00 Toka txapelketa (aurrena haurrak eta ondoren helduak).
17:00 Haurrentzako Bertsolharitza ikuskizuna.
18:00 Txokolatada, Txantxilla Kafetegiak egina.
19:00 Arimen kalejira Hernaniko dultzaina taldekoekin.
20:00 Pintxo-potea Matraka elektrotxarangak lagunduta.
23:45 Festen amaiera.