Udalak sustatuta, Udazkeneko Kultur Programazio osatua antolatu da abendura bitartean. Horien artean, larunbat honetan 3 urtetik gorako umeentzako Screen Man antzerki obraren bi saio izango dira Biterin; 11:00etan eta 13:15etan. Sarrerak salgai daude, 2,70 euroan. Saioa 35 minutukoa izango da.