Rufinok koxka bat igotzea lortu du

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 23a, 02:00

Bakailu pintxo goxoenetan goxoena, Rufinok tabernak prestatu du Hernanin, aurreko bi aste hauetan. Hala erabaki dute herritarrek, eta pintxo lehiaketako irabazlea izan da Aralar eta Txokoren tabernen aurretik. Pasa den urtean bi­ga­rren izan zen Rufino eta aurten koxka bat igotzea lortu du.
Beste lehiaketa bat ere izan zen atzo, Bakailu Festan. Pil-pil eran prestatu zuten bakailua, 17 bikote partehartzaileek, eta denetan goxoena, Joxemari Zulaikak eta Esteban Unzuetak egin zuten. Bigarren saria, berriz, Asier eta Jokin Agotek lortu zuten, eta hiru­ga­rrena, Javi Ayesa eta Anane de la Iglesiak. Horrekin, bukaera eman zioten atzo, Hernaniko Bakailu Asteari eta bitartean sagardoa eta pintxoak jan eta edan zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!