Urriaren 28an, larunbatean, Hernaniko Molotoff Irratiak Hip Hop eguna antolatu du. Goizean dj saio paregabea eskainiko dute Nathan eta Dj Sax-ek, arratsaldean ordea, graffiti erakusketa eta Break Dance tailer paregabea izango da David Txino dantzariaren eskutik. Bukatzeko, gauean kontzertuak egongo dira: Nizuri tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai eta Parasitos XXL. Egun osoan zehar Righeous Way jarriko dute sound systema.