Piper nafarrak, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 22a, 02:00

Piperra produktu estimatua da eta aurten ere Hernanin Nabarreko Nafarroako piperrak jarri dituzte salgai. Hori bai, aurten Galarretako frontoiaren aparkalekuan daude. Asier nafarra da eta bertan Nafarroako piperrak saltzen dituenetako bat. «Mota guztietakoak sal­tzen ditugu. Gares, Caparroso edo Lodosako pikilloak; Naxerano, Piko, Lamuyo, Lamuyo gorria, Bola... barietate asko ditugu».

«Zuzenean nekazarien eskutik hartzen ditugu»
Nabarreko kideek zuzenean nekazarien eskutik hartzen dituzte piperrak. «Ez fabriketatik eta ekologikoa eta konbentzionalak ditugu». Piper garai bete betean gaude eta nahiz eta piper urtea ez den izan denboraldia luzatu nahi dugu azaro amaieraren arte». Galarretan aurkitu daitezke eta aukera ederra dago piperrik hoberenak erosteko. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!