Arratsalde polita izango dute gaurkoa, ereñotzuarrek. Udazken Kulturalaren barruan, Auzoko Festa ospatuko dute beste urte batez, Ereñotzuko frontoian; 17:00etan hasi, eta iluntzera arte.
Batetik, jan-edanerako tartea izango dute bertan: bertako sagardoak dastatu, eta gaztain erreak jateko aukera izango dute. Bestetik, produktuen azoka ere jarriko dute, nahi duten auzotarrek.
Patata tortilla lehiaketa, arratsaldean zehar
Eta azkenik, auzotarren arteko patata tortilla lehiaketa egingo dute. Nahikoa da tortilla eramatea, arratsaldean zehar. Bertako produktuen saskitxo bat emango diote onenari!.
Atzo, igoera antolatu zen Aranora bizikletaz.
Egun pasarako izenematea gaur arte
Bestetik datorren larunbatean, hilak 28, Legazpiko Mirandaolara egun pasa egingo dute eta ondoren bazkaria antolatu dute Zerainen.
Izena eman daiteke gaur arte. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro kostatzen da helduentzat, 14 urtetik azpikoentzat 15 euro eta 2 urtetik beherakoek doan izango dute. Ekintzetan parte hartzeko 943 55 10 00 zenbakira deitu behar da.