Eskubaloi taldeek aurkezpenik dibertigarriena egin zuten

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 22a, 02:00

Hernani Eskubaloi Taldeak denboraldi hasierako aurkezpen jaia ospatu zuen atzo Atsegindegin eta hasiera ezin hobea eduki zuen taldeen aurkezpenarekin. Infantil eta kadete talde denak igo ziren oholtzara, baita eskolako gaztetxoenak ere. Gainera talde bakoitzak bi aukezpen egin zituen, bat serio eta bestea dibertigarria. Talde bakoitzak irudimena erabili zuen aurkezpen gustagarrienaren saria jasotzeko. Ondoren 200 lagunek bazkaldu zuten bertan. Eta arratsaldean gazteentzako eskubaloi jolasak eta denentzako bingoa ere antolatu zuten. Oso egun umoretsua eta alaia antolatu zuen eskubaloi taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!