Puntu garrantzitsuak jokoan, gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 22a, 02:00

Hernaniko errugbi taldeak partidu garrantzitsua joka­tu­ko du gaur, 12:00etan, Lan­da­ren, Gernikaren aurka. Lau­ga­rren partidua izango du Her­nanik etxean lehen­da­bi­zi­ko bost jardunalditan eta garai­pena lortzea beharrezkoa da urtea ongi amaitzeko. 
Gernikak aurtengo denbo­ral­dirako fitxaketa mordoa egin du eta argentinarrez josi­tako talde sendoa osatu dute. Hala ere, garaipena lortzeko aukerarik argienetakoa da. Heineken Ligan partiduak irabaztea, hernanirentzat, ez da erraza eta gaurkoa da aukera horietako bat. Gainera gutxienez lau puntuak lortuz gero salto haundia egingo lukete sailkapenean. Gernika seigarren dago kokatuta eta Hernani hamargarren, baina bien artean bi puntuko aldea besterik ez dago. 

Igor Genua selekzioan eta urdaiazpikoa dastatzeko aukera Landaren
Bestetik, Polidori entrena­tzai­leak ezingo du Igor Genua­re­kin kontatu. Hernaniko jo­ka­laria Espainiako zazpiko se­lek­­zio­a­re­kin dago kontzen­tra­tuta dato­rren astean, Elx­en, jo­katuko duten txapel­ke­tari be­gira.
Hala ere goiz gazi goxoa izan­go da gaurkoa Landaren profesional bat ariko baita urdai­azpikoa mozten  parti­duak iraun bitartean eta zaleek jan dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!