Bi aste pintxoak dastatzen aritu eta gero gaur jakingo da azkenean tabernen arteko pintxo lehiaketaren irabazleak zeintzuk izan diren. Beraz, ez diote bukaera ixila emango hernaniarrek, Bakailu Astearen seigarren edizioari. Bakailu Festa ospatuko da Atsegindegin, 11:00etatik 14:30etara. Bakailua pil-pil eran lehiaketa izango da, sagardoa eta pintxoak ere eskainiko dituzte, eta bukatzeko, Bakailu Asteko sariak banatuko dituzte.
Bisita gidatua doan, hirigune historikoan
Besterik ere izango da gaur: bisita gidatua egingo dute hirigune historikoan barrena, goizeko 11:00etan hasita. Doan izango da, euskeraz, eta ez da aurrez apuntatu behar. Azaldu ordu horretan, Biterira.