Portu auzoko bizilagunek festa egun berezia dute gaurkoa: Portu Eguna, auzotarren arteko festa eguna, hain zuzen ere. Udara agurtzeko, San Joan Txiki jaiak izaten dira Portu auzoan, eta behin ikasturtea hasita, gehiegi ez desanimatzeko, Portu Eguna antolatzen dute, berriro ere festa giroan murgiltzeko aitzakia izateko.
Goizean hasi, eta iluntzera arte, ondo pasatzera gerturatzeko dei egin du Portuko Auzo Elkarteak.
Jolasak, eta txapelketa
Goizeko 10:30etan hasiko da eguna, umeentzako jolasekin. Gero, 12:00etan auzotarren arteko patata tortila txapelketa egingo da. Nork bere etxean egin beharko du tortila, eta 13:00ean sariak banatuko dira bi onenentzat; afari bana, bi lagunentzako, Fagollagan eta Errioguardan.
Bazkaria, eta erromeria
Eguerdiko 14:30etan auzo bazkaria egingo da, eta 18:00etatik aurrera, erromeria, Bide Batez taldearekin.