Denboraldiari hasiera ona emateko, aurkezpena eta festa

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Kadete mailako nesken taldeak denboraldia hasi badu ere, oraindik ez dira martxan jarri Hernani Eskubaloi Taldeko jokalari guztiak. Baina gaur jarriko diote erremedioa horri.
Eguerdiko 12:00etatik au­rrera, denboraldiari hasiera emateko festa antolatu dute Atsegindegin.

Sei talde, bi mailatan
Egunari hasiera emateko, azken urteetan bezala, klubeko talde bakoitzaren aurkezpena egingo dute. 
Kadeteetan neska eta mutilen talde bana izango da aurten, eta infantiletan, bina. Hain zuzuen, Suharri da kadete mailako nesken taldearen izena; Anexo, mutilena; eta infantil neska eta mutiletan, hurrenez hurren,  Sorlan eta Yaben, eta Gasogas eta Pu­tzueta-Goizargi izenak izango dituzte taldeek. 

Eguna bukatzeko sari banaketa egingo da.

Bazkaria, festa, jolasak eta sariak
Aurkezpenekin bukatuta, bazkaria egingo da Atsegindegin bertan; 200 lanegunetik gora elkartuko direla jakinarazi dute antolatzaileak.
Arratsaldean, berriz, gerturatzen diren guztientzako ekin­tzak izango dira; 16:00etan hasita, eskubaloiarekin zerikusia duten jolasak, eta 18:00etan, bingoa. Bukatzeko, 20:00etan sariak banatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!