Landare festarako zelai bihurtuko da bihar, berriro ere.
Batetik, eguerdiko 12:00etan hasita, Hernaniko Ohorezko mailako taldeak Gernikaren kontra jokatuko du. Sailkapenean lehenengo euskal taldea da, eta derbi polita espero da. Hernanik azken partiduan lortu zuen denboraldiko aurreneko garaipena, eta indartsu aterako da zelaira, zaleek babestuta.
Bestetik, partiduak iraun bitartean, profesional bat ariko da urdaiazpikoa mozten; aukera ederra, zentzumen guztiak goxatzeko.