‘Pertsona helduen portaera aldaketei aurre egiteko’ ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Hernani Udaleko Zerbitzu Sozialak Lahar elkargo­a­re­kin batera, Pertsona helduen jokaera aldaketei aurre egi­te­ko balidabideak ikas­taroa antolatu dute. 2010 eta 2014 urteetan ikas­taro hau anto­latu zen eta gaiak duen ga­rran­tzia eta aurreko saio­etan berta­ratu ziren zain­tzaileak eman­­dako balora­keta ona  ikusita, berriro antolatzea pentsatu da.
Ikastaroa astelehenetik aste­az­kena bitarte, urriaren 23, 24 eta 25ean Biteri Kultur Etxean izango da, arratsal­de­ko 16:30etatik 19:30etara.
Parte hartzeko  943 55 78 54 telefonora deitu edo zerbitzu sozialetako bulegoe­tatik (Sandiusterri) pa­sa behar da. Oraindik ere plazak daude eta nahi duena apuntatu daiteke.
Hernanin mende­kota­suna duten 325 pertsonen zain­tzaileei bidali da ikasta­ro­aren gaineko informazioa.
 Helburuak jokabidearen ereduan oinarritutako mar­ko teoriko bat sortzea, adi­neko pertsona batzuen joka­era ulertzeko da. Portaera tras­tornoekin erlazio­natu­tako arazoei aurre egitea erraz­tu nahi da. 
Metodologia aktiboa eta parte hartzailea da. Kasu praktikoak erakutsiko dira eta eztabaida, debatea eta konklusioak landuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!